XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Radio Paysek bere egoitzaren polizi miaketa salatu duPARISE
Radio Pays irrati kateak joan den astean Parisen duen egoitzan Frantziako Poliziak egin zuen miaketa eta Txalaparta Irratiko bi langileren
Irrati kate honen barruan funtzionatzen du astearte eta asteazkenero Txalaparta irratiak, Parise aldean kartzelaratutako euskal presoei eta beren senideei bereziki zuzendutako saio batekin.
Radio Paysek prentsa ohar batean azpimarratu zuenez, ez dago inolako inkulpaziorik edo kargurik irrati katearen aurka, eta miaketan ez zuten ETArekin lolutako agiri politikorik atzeman.
Radio Paysen egoitza asteartean miatu zuen Frantziako Polizia Judizialak Laurence Le Vert Pariseko epailearen aginduz.